XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Detektibea: Baina baserritar jauna, behar dut.

Begira... (Eta belarrira xuxurlatuz, istorio guztia kontatzen dio)

Detektibea: Ulertzen duzu orain?

Baserritarra: Ja, ja, ja!

Hori bai ipuin polita!

Baina ez dut ezer ere sinesten.

(Baserritarra etxera sartzen da, barrez)

Detektibea: Ipurterre hori!

Ikusiko duzu, ba, nor naizen ni.

Haurrok, zuek ez esan inori, baina neska baserritarrez mozorrotuko naiz eta horrela berehalako batean kenduko diot haragi egosia.

Konforme?

Anttonengatik!

(Detektibea joan egiten da eta oihalak ixten dira.)

(Baserritarra irteten da, eskuan haragia duela.)

(Ondoren, detektibe mozorrotuarekin egiten du topo)

Baserritarra: Kaixo, andere, zertan zabiltza?

Bakarrik ikusten zaitut.

Lagun diezazuket?

Detektibe mozorrotua: Ba, ba... beno, enkargu bat egin beharrean nago.

Baserritarra: Eta, zer motatako enkargua?

Detek. moz.: Haragia erosi beharrean nago.

Ez da hala, haurrok?

(Detektibe mozorrotuak eskuetara begiratzen dio baserritarrari eta haragi egosia ikusten du)

Detek. moz.: Ui! Zer duzu eskuetan, jaun agurgarri hori?

Baserritarra: Ba, begira, hau ere haragia da, oso berezia eta primerakoa, baina ezin dizut saldu.

Detek. moz.: O! Bai, egia, oso itxura ona dauka; ea, ea...

(Haragia ikusten hasten da detektibea eta, baserritarrari zaplasteko bat emanez, haragia kendu eta joan egiten da.)

(Baserritarra atzetik segika hasten zaio)

Baserritarra: E! Ezagutu zaitut!

Zu ez zara andere bat, zu lehengo detektibea zara, ez al da hala?